Borrokan jarraitu beharko du Apraizek
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak borrokan jarraitu beharko dute, finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzeko. Bikoteak 12-22 galdu zuen Olaizolaren eta Beroiz liderren kontra, eta horrenbestez, sailkapen nagusiko seigarren post...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak borrokan jarraitu beharko dute, finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzeko. Bikoteak 12-22 galdu zuen Olaizolaren eta Beroiz liderren kontra, eta horrenbestez, sailkapen nagusiko seigarren postura arte bajatu dira. Olaizolak eta Beroizek nagusitasunez irabazi zuten, eta Apraizek eta Bengoetxea VIak ezin izan zuten zazpigarren puntua irabazi.
Sei partida irabazita, gernikarra eta leitzarra seigarrenak dira, baina ligaxkaren azken bi partidak irabaziz gero, finalerdietan egongo lirateke ziurrenik. Izan be, partida horietan aurkari zuzenen kontra jokatuko dute: Irujo eta Barriola, eta Xala eta Laskurain. Hiru bikoteek seina garaipen dituzte sailkapen nagusian, eta hortaz, emozio handiko partidak izango dira.