Urdaibaik bostgarren postuan amaitu du estropada, arraunlari bat uretara erori ostean
Urdaibaiko arraunlariak Castroko estropada jokatu zuten asteburuan aurredenboraldia prestatzen jarraitzeko asmoagaz, baina testa ez zen guztiz egokia izan. Lehenengo ziabogan brankako arraunlaria uretara erori zen, eta gainontzeko luzeak gizon bat gutx...
Urdaibaiko arraunlariak Castroko estropada jokatu zuten asteburuan aurredenboraldia prestatzen jarraitzeko asmoagaz, baina testa ez zen guztiz egokia izan. Lehenengo ziabogan brankako arraunlaria uretara erori zen, eta gainontzeko luzeak gizon bat gutxiagorekin egin zituzten bermeotarrek. Halanda be, estropada txukuna egin zuten, bostgarren postuan sailkatuz.
Bertoko taldeak bakarrik 19 segundu galdu zituen helmuga lerroan, baina TKE mailako ontziak kontuan hartuz gero, aldeak txikiagoak izan ziren. Castrok, esaterako, hiru segunduko alde atera zien bertokoei. Portugaletek, bestalde, 14 segundu atera zizkion Urdaibairi.
Estropada Oriok irabazi zuen, eta bigarren postuan Portugalete sailkatu zen. Eguneko ezustekoa, bestalde, Santurtzik emon zuen, hirugarren postuan amaitu baitzuen estropada. Etxeko taldea laugarrena izan zen helmuga lerroan.