Gernika Futbol Taldeak lidergoa berreskuratu du barriro
Gernika Futbol Taldeak hirugarren mailako lidergoa berreskuratu du barriro, eta bada hirugarren aldia liga hasi denetik. Bertokoek Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean berreskuratu dute lidergoa, baina Beasainen (Gipuzkoa) laguntza izan dute. Izan be...
Gernika Futbol Taldeak hirugarren mailako lidergoa berreskuratu du barriro, eta bada hirugarren aldia liga hasi denetik. Bertokoek Lagun Onak taldeari 1-0 irabazi ostean berreskuratu dute lidergoa, baina Beasainen (Gipuzkoa) laguntza izan dute. Izan be, talde gipuzkoarrak Laudiori irabazi zion asteburuko jardunaldian.
Gauzak horrela, gernikarrak liderrak dira barriro, baina alde txikia dute sailkapen nagusian. Zalla bigarren sailkatua puntu bakarrera dute bertokoek, eta Laudio hirugarren sailkatua, bestalde, bi puntura.
Hirugarren mailan play off-a jokatzea oso garesti ordainduko da liga amaieran. Izan be, sailkapen nagusia oso estu dago 28 jardunaldi jokatu ostean. Sailkapen nagusiko lehenengo bost taldeen artean, esaterako, bakarrik lau puntuko aldea dago.
Datorren asteburuko partida be, oso garrantzitsua izango da bertokoentzat, lidergoan jarraitzeko aukera baitute. Hain zuzen Alaves B taldearen kontra jokatuko dute. Javi Luances busturiarrak entrenatzen du Alavesen bigarren taldea, duela aste batzuk.