Arbe eta Garate markinarrek irabazi dute laugarren funtzioa
Arbe eta Garate markinarrek irabazi zuten Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa iragan asteburuan.Laugarren funtzioan lehia estua egon zen lau bikoteen artean, baina azkenean, markinarrak heldu ziren lehenengo 25 tantora. Garatek partida oso ona jokatu zuen, eta ikusleak harritu zituen pilotari emoten dion abiaduragatik. Barandikak eta Ubillak be, kiniela ona jokatu zuten baina azken txanpan ez zuten zorterik izan, eta ezin izan zuten garaipena ospatu. Hirugarren postuan, bestalde, Alberdi eta Arrien sailkatu ziren. Amaitzeko, laugarren eta azken postuan Azkarate eta Lekerika sailkatu ziren. Nagusien kiniela baino lehenago zesta punta eskolako ikasle gazteenek jokatu zuten frontoian. Txikienek etorkizun handia dutela erakutsi zuten, eta zaleak harritzea lortu zuten. Aritz Arratibelek eta Ekaitz Goikoetxeak irabazi zuten kiniela.
Arbe eta Garate markinarrek irabazi zuten Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa iragan asteburuan.Laugarren funtzioan lehia estua egon zen lau bikoteen artean, baina azkenean, markinarrak heldu ziren lehenengo 25 tantora. Garatek partida oso ona jokatu zuen, eta ikusleak harritu zituen pilotari emoten dion abiaduragatik.
Barandikak eta Ubillak be, kiniela ona jokatu zuten baina azken txanpan ez zuten zorterik izan, eta ezin izan zuten garaipena ospatu. Hirugarren postuan, bestalde, Alberdi eta Arrien sailkatu ziren. Amaitzeko, laugarren eta azken postuan Azkarate eta Lekerika sailkatu ziren.
Nagusien kiniela baino lehenago zesta punta eskolako ikasle gazteenek jokatu zuten frontoian. Txikienek etorkizun handia dutela erakutsi zuten, eta zaleak harritzea lortu zuten. Aritz Arratibelek eta Ekaitz Goikoetxeak irabazi zuten kiniela.