Mikel Quintianen zutabea: "Gaztelera eta frantsesa ez inposatu, zergatik ez horiek ere «erakargarri» egin?"
Jaurlaritzaren ustez, euskara normalizazio bidean dago; horregatik edo euskara erakargarri egin, jendea irabazi eta konbentzitu beharra dago. Beraz, ezin da «jendea» zigortu edo ezin zaio inori isunik jarri, legeak jasotzen duen euskaldunon hizkuntza-eskubideak zapaltzeagatik.
Argi dezagun gauza bat aurrerago joan aurretik. Legeak aitortzen digu euskaldunoi euskaraz egitea geure eskubidea dela, arlo publikoan eta enpresa handietan, behintzat. Baina euskaldunon eskubide hori leku horietan ez bada betetzen, ez da ezer gertatzen. Eta alderantziz balitz? Zer? Badakit ameskerietan ibiltzea dela, baina niretzat, euskal mundua amestea, ariketa gustagarria da. Adibidez, Bermeoko Udalak edozein enpresa handik egiten duena alderantziz egingo balu eta, beraz, gazteleraz ez egitea erabakiko balu, zer?