Genero indarkeriari buruzko erakunde arteko protokoloa sinatu dute
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak eta udaleko osoko bilkurak Genero indarkeriari buruzko erakunde arteko jarduketa protokoloa onartu dute. Horiez gain, protokoloa gauzatu duten erakundeetako arduradunek aipatu protokoloa onartu eta berau erabiltzeko konpromisoa sinatu zuten atzo, Bermeoko udaletxean. Azken sei hilabeteetan Osakidetzako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Eusko Jaurlaritzako genero indarkeriaren biktimei laguntzeko zuzendaritzako hainbat beharginen artean gauzatutako protokoloa da sinatutakoa. Hain zuzen be, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen esanetan, “genero indarkeria sufritzen duten emakumeekin herri mailan esku hartzen duten esparru ezberdinetako profesionalen elkarlan sakonaren ondorioa” da protokoloa. Berorren bitartez, Bermeon genero indarkeria sufritzen duten emakumeei “ahalik eta arreta onena” emon gura diete; “laguntza integralena eta profesionalena” eskainiz. Hori posible izan dadin, profesionalen arteko koordinazio maila altua izatea eta esparru ezberdinetako profesionalen arteko lan harreman sarea eraginkorra izatea ezinbestekoa dela esab zuen atzo Bidegurenek. Erabiltzeko konpromisoa Hala, administrazio publikoko erakunde desberdinetako arduradunek “protokoloa tresna operatibo eta baliogarri gisa onartzeko eta erabiltzeko konpromiso” hartu zuten. Atzoko pausoa “lorpen handia” dela dio Bidegurenek; dena den, genero indarkeriaren errealitatea “oso gordina” dela eta lanean jarraitu beharra dagoela gogorarazi du. Administrazio esparrua ez ezik, herri mailan lan egiten duten elkarte eta herri mugimenduak aintzat hartu behar direla azaldu du alkateak. Horregatik, hurrengo faseetan, [...]
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak eta udaleko osoko bilkurak Genero indarkeriari buruzko erakunde arteko jarduketa protokoloa onartu dute. Horiez gain, protokoloa gauzatu duten erakundeetako arduradunek aipatu protokoloa onartu eta berau erabiltzeko konpromisoa sinatu zuten atzo, Bermeoko udaletxean.
Azken sei hilabeteetan Osakidetzako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta Eusko Jaurlaritzako genero indarkeriaren biktimei laguntzeko zuzendaritzako hainbat beharginen artean gauzatutako protokoloa da sinatutakoa. Hain zuzen be, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen esanetan, “genero indarkeria sufritzen duten emakumeekin herri mailan esku hartzen duten esparru ezberdinetako profesionalen elkarlan sakonaren ondorioa” da protokoloa.
Berorren bitartez, Bermeon genero indarkeria sufritzen duten emakumeei “ahalik eta arreta onena” emon gura diete; “laguntza integralena eta profesionalena” eskainiz. Hori posible izan dadin, profesionalen arteko koordinazio maila altua izatea eta esparru ezberdinetako profesionalen arteko lan harreman sarea eraginkorra izatea ezinbestekoa dela esab zuen atzo Bidegurenek.
Erabiltzeko konpromisoa
Hala, administrazio publikoko erakunde desberdinetako arduradunek “protokoloa tresna operatibo eta baliogarri gisa onartzeko eta erabiltzeko konpromiso” hartu zuten.
Atzoko pausoa “lorpen handia” dela dio Bidegurenek; dena den, genero indarkeriaren errealitatea “oso gordina” dela eta lanean jarraitu beharra dagoela gogorarazi du.
Administrazio esparrua ez ezik, herri mailan lan egiten duten elkarte eta herri mugimenduak aintzat hartu behar direla azaldu du alkateak. Horregatik, hurrengo faseetan, horien ekarpenak eta elkarlanerako aukerak be landuko dituzte.
Bestalde, erabiliko duten profesionalek formakuntza saioak jasoko dituzte egunotan, protokoloa bera ezagutzeko eta erabiltzeko.
Elkarlanerako konpromisoa
Azkenik, etorkizunera begira, lan komunitarioa bultzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen ekimen ezberdinetarako elkarlanerako konpromisoa adierazi dute, “Bermeoko Udala eta bere organismo autonomoak horretarako prest” daudela esanez.
Genero indarkeriari buruzko erakunde arteko jarduketa protokoloa ondorengoek sinatu zuten: Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateorde eta Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko lehendakari eragile Josu Imanol Unanue Astorekak, Osakidetzako barrualdeko eskualdeko zuzendari gerente Enrike Maizek, Bermeoko Osasun Zentroko lehen mailako arreta unitateen zuzendari Iñaki Merinok, Ertzaintzaren Bizkaiko lurraldeko buru Josu Markaidak, Gernika-Lumoko Ertzain-etxeko nagusi Iñaki Munetak eta genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Eusko Jaurlaritzako zuzendari Mariola Serranok.