Elkarrizketa: "Herrietan paisaiak aldatzen diren bezala, memoria galtzen doa"
Aurrerapena: 1912ko abuztuaren 12an Bermeo gogor astindu zuen galerna gogoratze aldera, antzezlan musikala egingo dute mendeurrenaren egunean bertan bermeotarrek, Nestor Basterretxearen Olatua eskulturaren inguruan. Antzezlan berezi horretan Eneritz Artetxe (Gernika-Lumo, 1972) eta Carlos Panera (Bilbo, 1956) ariko dira koordinatzaile eta zuzendari lanetan, hurrenez hurren.
Zer bilduko du galernaren mendeurreneko antzezlanak?
Eneritz Artetxe: 100 urte beteko dira galerna gertatu zenetik, eta Bermeoko Udalak egun hori modu berezi batean gogoratu gura izan du; horregatik, gertakizun horri buruzko antzezlan bat egitea eskatu digu. Lana kalean egingo dugu, egunean bertan, gauez. Egun horretan gertatu zena laburbilduko du antzezlanak, hiru zatitan banatuta.
Zeri emongo diozue garrantzia?
Carlos Panera: Egoera jakin bat berregingo dugu. Garrantzitsuena prozesua izango da. Proiektu horren bitartez, jendeari parte hartzeko aukera emon nahi izan diogu. Horregatik, guretzat garrantzitsuena prozesua bera izango da; alegia, gaia hartu eta horren inguruko informazioa batu eta aztertu, jendeagaz bildu… Hori oinarri hartuta, asmoa da kantata antzeko bat egitea.
[…]