Astelehenean pelikula independienteak proiektatuko dituzte Ean
Martxoaren 8a Emakume Langilearen eguna dela eta, astelehenean filme independiente bi proiektatuko dituzte Eako Udaletxean. Hain zuzen, Ay Pena (Elisa Cepedal, 2011) eta Wendy eta Lucy (Kelly Reichardt; 2008) pelikulak ikusteko aukera izango dute eatar...
Martxoaren 8a Emakume Langilearen eguna dela eta, astelehenean filme independiente bi proiektatuko dituzte Eako Udaletxean. Hain zuzen, Ay Pena (Elisa Cepedal, 2011) eta Wendy eta Lucy (Kelly Reichardt; 2008) pelikulak ikusteko aukera izango dute eatarrek, 18:30etik aurrera. Pelikulak Puntuetan cine+periferia proiektuko kideek emongo dituzte.
Puntuetan proiektua Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoako hamaika herritan aurkeztuko dute, zine independientea herrietan zabaltzeko asmoagaz. Ekimen horren bitartez, zirkuitu komertzialetik kanpora dagoen zine mota, normalean heltzen ez den lekuetara eroan gura dute. Ean egingo dute lehenengo saioa.