Lurralde Zatikako Plana egokitzeko eskatu du Bilduk
Gernika-Markina Lurralde Zatikako Planaren (LZP) aurrerapena aldatzeko beharrizana ikusi du Bilduk, eta esakera hori egin du Gernika-Lumoko osoko bilkurak. Lau hilabeteko epea du udalak plan horren aurrerapenari alegazioak egiteko, baina epe hori ez na...
Gernika-Markina Lurralde Zatikako Planaren (LZP) aurrerapena aldatzeko beharrizana ikusi du Bilduk, eta esakera hori egin du Gernika-Lumoko osoko bilkurak. Lau hilabeteko epea du udalak plan horren aurrerapenari alegazioak egiteko, baina epe hori ez nahikoa izateaz gain, plana zelan garatu den be ez du egoki ikusi Bilduk. LZParen aurreproiektua egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak prozesu pate hartzailerik bultzatu ez izana kritikatu du kolaizioak, «egin izan den bakarra da udalei informazioa emotea», eta elkarrekintza alde bakarrekoa izan dela aipatu zuten udalbatzarrean.
Horregatik, gutxienez zazpi hilabete iraungo duen prozesu partehartzailea abiarazteko eskatu gura dio Gernika-Lumoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.
Era berean, bai Busturialdeak zein Lea-Artibaik zein bere Lurralde Zatikako Plana behar lukeela jaso zuten osoko bilkuran aurkeztutako mozioan. Bi eskualdeak era funtzional berean batzea ez da estrategia bideragarria, Bilduren iritziz, «ez baitago euren arteko jarduera funtzional askorik. Eskualde bakoitzak bere izaera du, eta bere LZP propioa beharko luke».