Gernika-Lumon erasotzaileak ez babesteko konpromisoa hartu du udalak
Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartu eta erasotzaileek Gernika-Lumon inpunitaterik ez dutela izango adierazi zuen udalbatzak, herenegungo osoko bilkuran. Horretarako, erasotutako emakumeei babesa eskaintzeko eta erasorik gerta ez dadin konpromis...
Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartu eta erasotzaileek Gernika-Lumon inpunitaterik ez dutela izango adierazi zuen udalbatzak, herenegungo osoko bilkuran. Horretarako, erasotutako emakumeei babesa eskaintzeko eta erasorik gerta ez dadin konpromisoak hartzeko prest agertu da Udala. Hain zuzen, emakume guztiak Gernika-Lumon libre eta segurtasun osoz sentitzea gura du Udalak.
Paul Abasolo Amantegi futbol jokalari durangarrari Espainiako Gobernuak emon dion indulto partzialaren harira aurkeztu zuen koalizioak mozio hori, eta pertsona horrek Gernika-Lumon babes politikorik ez duela adierazi zuen udalbatzak, eta herrian ez dagoela erasotzaileentzako inpunitaterik.
Izan be, kartzela zigorra ezarri zion iaz epaile batek 2006 eta 2007 urteetan Gernika-Lumon bost neska erasotzeagatik. Baina PSOEk egindako azken gobernu bileran zigorra parkatu zion Abasolori, ezer jakinarazi barik. «Hori dela eta, aske geratu da, bere bortxakeria zurituta, ezer egin ez balu legez», zioen mozioak.