Bisita turistikoak, bisitari guztiei egokituak
Urritasunen bat dutenentzako bisita gidatuak prestatu ditu Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, eta gaur goizean egin dute horietako lehena. Hain zuzen, Lantegi Batuak-eko talde batek egin du Gernika-Lumotik bisita, turismo bulegoko gidariek lagunduta. Urr...
Urritasunen bat dutenentzako bisita gidatuak prestatu ditu Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, eta gaur goizean egin dute horietako lehena. Hain zuzen, Lantegi Batuak-eko talde batek egin du Gernika-Lumotik bisita, turismo bulegoko gidariek lagunduta.
Urritasun intelektuala edo fisikoa izan, Foru plaza, Jai-Alai frontoia, Picassoren murala eta Batzar Etxea bisitatu dute gaur goizean. Bi orduko ibilbidean, Gernika-Lumoko historia, frontoiaren eta zestaren historia, Gernika-Lumoko bonbardaketari buruzkoak edota Jose Antonio Agirre lehendakariak kargua hartzean esan zituen berbak ezagutzeko aukera izan dute. Bisita praktikoa be izan da lagun talde horrek egin duena. Hala, zestan aritzeko aukera izan dute, baita lehendakariaren berbak bere egiteko parada be.