Apraizek eta Bengoetxea VIak atzera egin dute barriro
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak (Nafarroa) atzerapausoa emon dute Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapen nagusian. Apraizek eta Bengoetxeak, 22-11 galdu zuten barikuan Titinen eta Merino IIaren kontra , eta finalerdietako lig...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak (Nafarroa) atzerapausoa emon dute Binakako Txapelketa Nagusiko sailkapen nagusian. Apraizek eta Bengoetxeak, 22-11 galdu zuten barikuan Titinen eta Merino IIaren kontra , eta finalerdietako ligaxka jokatzeko postuetatik aldendu dira. Titinek eta Merinok hobeto jokatu zuten, eta nagusitasunez irabazi zuten.
Hamar jardunaldi jokatu osten, gernikarra eta leitzarra sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, baina laugarrenaz eta bostgarrenagaz bardinduta. Hala, bertokoak finalaurrekoak jokatzeko aukera dute oraindik, ligaxka amaitzeko bost jardunaldiren faltan.