Alberrok eta Gandiagak irabazi dute hirugarren funtzioa
Unai Alberrok eta Anton Gandiagak irabazi dute Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa. Alberrok eta Gandiagak lau puntuko aldeagaz irabazi zuten barikuan, baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, “oreka handia” egon zen lau bikoteen artean. “Jokalari guztiek kiniela ona jokatu zuten, eta ikusleek gozatzeko aukera izan zuten”. Bigarren postuan, bestalde, Xabier Urrutxa eta Mikel Manzisidor sailkatu ziren, 16 tanto eginda. Urrutxuak eta Manzisidorrek lehia estua izan zuten Asier Bidaburugaz eta Eñaut Salegigaz, baina azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bidaburuk eta Salegik 15 tanto egin zituzten. Kinielaren hasieran Goitia eta Roke puntista gazteek sei puntuko aldea lortu zuten, baina ezin izan zioten erritmo gogorrari eutsi eta azkenengo postuan sailkatu ziren, 12 tanto eginda. Txapelketaren liderra Kiniela txapelketaren lidergoan bi jokalari daude bardinduta hiru jardunaldi jokatu ostean: Unai Alberro donostiarra eta Mikel Manzisidor gernikarra. Hirugarren eta laugarren postuetan, bestalde, Anton Gandiaga gaztea eta Eñaut Salegi markinarra daude hurrenez hurren. Datorren asteko funtzioan Roke Alberdik (Gernika-Lumo), Antxon Alberdik (Etxebarria) eta Jaiotz Arrienek (Gernika-Lumo) sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko aukera izango dute.
Unai Alberrok eta Anton Gandiagak irabazi dute Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa. Alberrok eta Gandiagak lau puntuko aldeagaz irabazi zuten barikuan, baina antolatzaileek nabarmendu dutenez, “oreka handia” egon zen lau bikoteen artean. “Jokalari guztiek kiniela ona jokatu zuten, eta ikusleek gozatzeko aukera izan zuten”.
Bigarren postuan, bestalde, Xabier Urrutxa eta Mikel Manzisidor sailkatu ziren, 16 tanto eginda. Urrutxuak eta Manzisidorrek lehia estua izan zuten Asier Bidaburugaz eta Eñaut Salegigaz, baina azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu zuten. Bidaburuk eta Salegik 15 tanto egin zituzten.
Kinielaren hasieran Goitia eta Roke puntista gazteek sei puntuko aldea lortu zuten, baina ezin izan zioten erritmo gogorrari eutsi eta azkenengo postuan sailkatu ziren, 12 tanto eginda.
Txapelketaren liderra
Kiniela txapelketaren lidergoan bi jokalari daude bardinduta hiru jardunaldi jokatu ostean: Unai Alberro donostiarra eta Mikel Manzisidor gernikarra. Hirugarren eta laugarren postuetan, bestalde, Anton Gandiaga gaztea eta Eñaut Salegi markinarra daude hurrenez hurren.
Datorren asteko funtzioan Roke Alberdik (Gernika-Lumo), Antxon Alberdik (Etxebarria) eta Jaiotz Arrienek (Gernika-Lumo) sailkapeneko lehenengo postua eskuratzeko aukera izango dute.