Sormena, memoria historikoa lantzeko
Zigilua badute: Lobak; eta lanean dira dagoeneko. Hiru-lau gazteren proposamenez, gaur egun hogei bat lagun batzen ditu proiektuak. Asmoa, 75. urteurrenean bonbardaketa ardatz hartu eta jarduerei «beste dimentsio bat emotea». Proiektuan lanean ari d...
Zigilua badute: Lobak; eta lanean dira dagoeneko. Hiru-lau gazteren proposamenez, gaur egun hogei bat lagun batzen ditu proiektuak. Asmoa, 75. urteurrenean bonbardaketa ardatz hartu eta jarduerei «beste dimentsio bat emotea». Proiektuan lanean ari da Hibai Muniozguren, eta bidea hasi baino ez dutela egin azaldu du. «Urtarrilean egin genuen lehenengo batzarra.
Bertan, hasierako idea azaldu genuen eta, hortik abiatuta, zer egin genezakeen eta nola egin genezakeen eztabaidatu genuen». Diziplina desberdinetan ari diren gazteak batu eta proiektuak aurrera eroateko sasoia dute orain. Bihar egingo dute hurrengo batzarra, 12:00etan, Lizeo Antzokian; «martxan dauden proiektuak zeintzuk diren, laguntzarik behar duten, hasi barik baina garatu gura dituzten bestelako proiektuak zeintzuk diren… Hori guztia zehaztu gura dugu zapatuko batzarrean».