Gernikak lidergoari eutsi gura dio Santutxun
Gernika Futbol Taldeak Santutxun jokatuko du domekan, lidergoari eusteko helburuagaz. Santutxuarrak hirugarrenak dira atzetik hasita, eta horrenbestez, bertoko taldeak ez luke arazo handirik izan beharko partida irabazteko. Partida 10:30ean emongo diot...
Gernika Futbol Taldeak Santutxun jokatuko du domekan, lidergoari eusteko helburuagaz. Santutxuarrak hirugarrenak dira atzetik hasita, eta horrenbestez, bertoko taldeak ez luke arazo handirik izan beharko partida irabazteko. Partida 10:30ean emongo diote hasiera Maionako zelaian.
Duela aste bete etxean galdu ostean, gernikarrek garaipenaren bidera bueltatu beharko dute lidergoan jarraitzeko. Izan be, partida galduz gero, normalena Gernikak lidergoa galtzea izango litzateke, lehenengo lau sailkatuen artean bakarrik hiru punturen aldea baitago.
Gernikak 52 puntu ditu eta Laudio bigarren sailkatuak 51 puntu ditu. Barakaldo hirugarren sailkatuak, eta Zalla laugarren sailkatuak, bestalde, 49na puntu dituzte.