Frantziatik Espainiara eroan dute Abaunza
Frantziatik Espainiara eroan dute Jabi Abaunza preso politiko gernikarra, Ernesto Prat Urzainqui eta Asier Aginako Etxenagusia presoekin batera. Interpolarekin elkarlanean ari diren poliziak arduratu dira estradizioa burutzeaz. Polizia iturriek aipatu ...
Frantziatik Espainiara eroan dute Jabi Abaunza preso politiko gernikarra, Ernesto Prat Urzainqui eta Asier Aginako Etxenagusia presoekin batera. Interpolarekin elkarlanean ari diren poliziak arduratu dira estradizioa burutzeaz. Polizia iturriek aipatu dutenez, hiru hilerako eroan dute Abaunza Espainiara, Audientzia Nazionaleko 6. aretoak eskatuta, eta denbora tarte hori igarota Frantziara eroan beharko lukete barriro. Halanda be, ez da Abaunza espainiaratzen duten lehenengo aldia. 2007an be eroan zuten, sei hilerako baimenagaz, eta bi urte eta erdi egin zituen Espainiako espetxeetan.
Auto bat lapurtzea leporatuta epaitu gura dute Jabi Abaunza. 2009an Espainiako Audientzia Nazionalak 35 urteko zigorra jarri zion, 35 urteko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nagusiko epailea zen Rafael Martinez Emperador hiltzeagatik. Dena den, epaiketa hartan ezin izan zuten frogatu Abaunzak hil zuenik.