Elkarrizketa: "Euskadiko Txapelketa irabaztea errezagoa izango dela deritzot"
Kerman Lejarraga (Morga, 1992) 20 urteko boxeolari gaztea da, eta duela aste pare bat Bizkaiko Boxeo Txapelketa irabazi zuen, welter pisuan (64-69 kilo). Gaur, bestalde, Euskadiko Txapelketa jokatuko du Bilboko Kirol Klubean, 20:00etatik aurrera. Morgatarrak «borrokatzeko irrikitan» dagoela jakinarazi du, eta Euskadi Txapelketa irabaziko duela deritzo. Aurton «oso ondo» prestatu dela eta, etxera eroan gura du Euskadiko txapela.
Zer suposatzen du 20 urteko gazte batentzat Bizkaiko Txapelketa irabazteak?
Bi gauza nabarmenduko nituzke. Alde batetik, Euskadiko Txapelketa jokatzeko aukera emoten didala Bizkaiko tituluak. Bestetik, borrokaldi kopurua gehitzeko aukera emon didala. Izan be, zenbat eta borroka gehiago egin, kirol honetan hobe da.
Bihar Euskadiko Txapelketa jokatuko duzu. Zer moduz sentitzen zara?
Oso ondo prestatu dut, eta irabazi egingo dudala uste dut. Oso motibatuta nago, eta ring-era igotzeko irrikitan. Euskadiko Txapelketa irabaztea, gainera, errezagoa izango dela deritzot. Gipuzkoatik boxeolari bakarrak parte hartuko du, eta lau biderrez bakarrik egin du borrokan. Argi eta garbi, helburua irabaztea da.
Nolakoa da Kerman Lejarraga ring-era igotzen denean?
Fisiko ona duen boxeolaria naizela, gogor jotzen dudala eta buruz azkarra naizela esaten didate.
[…]