Busturiko Udalak herri batzarrera deitu ditu herritarrak, martitzenerako
Herri batzarra egingo du Busturiko Udalak datorren martitzenean, hilaren 28an. Altamirako kultur etxean batuko dira, 19:00etan, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Aurreko urteetan bezala, herriaren parte hartzean sinistuta, holako batzarre...
Herri batzarra egingo du Busturiko Udalak datorren martitzenean, hilaren 28an. Altamirako kultur etxean batuko dira, 19:00etan, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Aurreko urteetan bezala, herriaren parte hartzean sinistuta, holako batzarretan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu gura du udal gobernu taldea osotzen duten zinegotziek, udalak kaleratutako oharrean dioenez. Era berean, herritarrak bide zuzen batez informatuta izatea be badu helburu martitzeneko herri batzarrak.
Bost puntuko gai ordena eroango du udal gobernu taldeak herritarrekin egin gura duen batzar zabal horretara. Horiek izango dira eztabaidatuko dituzten gaiak; tartean, 2012. urterako udal aurrekontuak.