80ko hamarkadako jaia egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian
Hogeita hamar urte atzera egin, eta party-a egingo dute zapatu honetan, Bermeoko Kafe Antzokian. Hain zuzen, halako jaialdia antolatzen duten bigarren aldia izango da oraingoa. 80’s Partya 22:00ean hasiko da, eta sarrerak lehiatilan erosi ahal izango...
Hogeita hamar urte atzera egin, eta party-a egingo dute zapatu honetan, Bermeoko Kafe Antzokian. Hain zuzen, halako jaialdia antolatzen duten bigarren aldia izango da oraingoa.
80’s Partya 22:00ean hasiko da, eta sarrerak lehiatilan erosi ahal izango dira, zapatuan bertan, 20:30etik aurrera. Sarrera bakoitzagatik 5 euro ordaindu beharko dira.
Mozorrotuta
Aratusteen egitarauaren barruan antolatu du Bermeoko Kafe Antzokiak 80ko hamarkadako jaialdia. Hori dela eta, mozorrotuta joateko deialdia egin diete herritarrei.
Aurten be, Unholy Covers taldea izango da gaua bere musikaz girotzeko ardura izango duena. Kontzertuaz gozatzeaz gain, taldearen abesti barriak entzuteko aukera be izango dute 80ko hamarkadako jaialdira doazenek, antolatzaileek azaldu dutenez.