Udal mozioak aurkeztuko ditu Bilduk Lurralde Zatikako Planaren kontra
Bilduk Busturialdeko eta Lea Artibaiko Lurralde Zatikako Plana (LZP) bertan behera uztea, eta prozesu parte hartzailea zabaltzea eskatuko dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Koalizioko ordezkariek jakinarazi dutenez, LZPa onarpen fasean egon arren, zenbait gabezia ditu. Hala, plana «guztion artean» berrikusteko helburuagaz, Bilduk mozioak aurkeztuko ditu bertoko herri guztietako udaletan.
Koaliziotik azaldu dutenez, LZPak lau gabezia nagusi ditu. Alde batetik, Aldundiak metodologia bertikala erabili izana salatu du Bilduk, eskualdeotako eragileekin eta erakundeekin kontatu barik. Modu berean, herritarren artean prosezu parte hartzailerik zabaldu ez izana kritikatu dute.
Bestalde, eskualdeotako diagnostikoa egiteko erabili ziren datuak eta estadistikak zaharkituta geratu direla dio Bilduk. Azkenik, Busturialdeak eta Lea Artibaik izaera propioa dutela iritzita, eskualde bakoitzak LZP bat behar lukela deritzote.