Maria Oianguren: “Bakegintzan garrantzia emoten diegu izenei, biktimak nortzuk izan ziren”
Aurrerapena Bonbardaketan hildakoak biktima legez aitortzeko, eta biktima horien zerrenda osotzeko lanean ari dira Gernika Gogoratuz eta Gernikazarra. Proiektua aurten amaitu gura dutela azaldu du Maria Oiangurenek (Gernika, 1966). Zelan hasi zineten bonbardaketako biktimen zerrenda osotzeko lanean? Aspaldi ezagutzen ginen elkarte bi gara, eta 2010. urtean hasi ginen proiektu honetan elkarlanean. Elkarte bien indarrak batzea eta proiektu honen alde egitea komenigarria zela ikusi genuen. Erregistro desberdinetan batutako kasuez gain, baina, bonbardaketan hildako gehiago izango ziren, ezta? Noski, erregistroetan agertzen ez direnak. Horregatik, proiektuaren barri emotea erabaki genuen, euren testigantzak emon ditzaketen pertsonengana heltzeko. Izan be, garai hartan senideren baten heriotzaren parte emon ez zutenak be izango dira; edota parte emon baina hori behar bezala jaso ez zituztenen kasuak be izango dira. Azken fasean egonda, noiz izango duzue proiektua prest eta aurkezteko moduan? Aurten amaituko dugu, eta biktima horien aitorpena nola egin pentsatu behar dugu: plaka batekin izango den, monumentu bat izango den… [...]
Aurrerapena
Bonbardaketan hildakoak biktima legez aitortzeko, eta biktima horien zerrenda osotzeko lanean ari dira Gernika Gogoratuz eta Gernikazarra. Proiektua aurten amaitu gura dutela azaldu du Maria Oiangurenek (Gernika, 1966).
Zelan hasi zineten bonbardaketako biktimen zerrenda osotzeko lanean?
Aspaldi ezagutzen ginen elkarte bi gara, eta 2010. urtean hasi ginen proiektu honetan elkarlanean. Elkarte bien indarrak batzea eta proiektu honen alde egitea komenigarria zela ikusi genuen.
Erregistro desberdinetan batutako kasuez gain, baina, bonbardaketan hildako gehiago izango ziren, ezta?
Noski, erregistroetan agertzen ez direnak. Horregatik, proiektuaren barri emotea erabaki genuen, euren testigantzak emon ditzaketen pertsonengana heltzeko. Izan be, garai hartan senideren baten heriotzaren parte emon ez zutenak be izango dira; edota parte emon baina hori behar bezala jaso ez zituztenen kasuak be izango dira.
Azken fasean egonda, noiz izango duzue proiektua prest eta aurkezteko moduan?
Aurten amaituko dugu, eta biktima horien aitorpena nola egin pentsatu behar dugu: plaka batekin izango den, monumentu bat izango den…
[…]