“Bizkaiko historia ez ahazteko” kutxak banatu ditu Foru Aldundiak
“Bizkaiko historiaren garrari eusteko eta ez ahazteko” helburuagaz, Zerutik sua dator dokuementala gordeta zuen kutxa emon zien atzo Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat erakundetako ordezkariei. Eusko Legebiltzarrak, Sabino Arana Fundazioak, Eu...
“Bizkaiko historiaren garrari eusteko eta ez ahazteko” helburuagaz, Zerutik sua dator dokuementala gordeta zuen kutxa emon zien atzo Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat erakundetako ordezkariei. Eusko Legebiltzarrak, Sabino Arana Fundazioak, Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Filmategiak hartu zuten, hain zuen, kutxa hori, Foru Jauregian egindako ekitaldian.
Gernika-Bizkaia 1937-2012, 75 urte gogoan proiektuaren baitan grabatu zuten Zerutik sua dator dokumentala, eta Zinebin aurkeztu. Lan horretan bonbardaketak pairatu zituzten 35 pertsonaren testigantzak jaso dira, eta, horrez gain, 3000 pertsona baino gehiagoren parte-hartze sozial eta zabala ere izan du, 37 udalerritan kultura, gizarte eta bestelako taldeek bonbardaketetan gertatutakoekin lotuta eskainitako emanaldietan jasotakoa.