Arratzuko hainbat udal agiri Bizkaiko Foru Aldundiak gordeko ditu
Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udal agiriak Foru Agiritegian gordetzeko. Hala, udal agiriak Arratzutik Bilbora lekualdatuko dituzte. Foru Aldunditik ohar bidez nabarmendu dutenez, agiriak lekualdatzeko e...
Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udal agiriak Foru Agiritegian gordetzeko. Hala, udal agiriak Arratzutik Bilbora lekualdatuko dituzte. Foru Aldunditik ohar bidez nabarmendu dutenez, agiriak lekualdatzeko eskaera udalak egin arren, Arratzuk ez du galduko dokumentazio historiko guztiaren jabegoa. Hala agiriak eskatzeko eta aztertzeko aukera izaten jarraituko du udalak.
Hitzarmenak 1966. urtetik gaur egunera arte zerrendatuta dauden agiriei eragingo die, eta horrenbestez, udal agiri zaharragoak eta barriagoak lankidetza hitzarmenetik kanpora geratuko dira. Hala, bigarren fase baten dokumentu barriagoak Foru agiritegian gordetzeko, hitzarmen barriak izenpetu beharko lituzteke udalak eta Aldundiak.