Udalen autonomia defendatu du Gorroñok Legebiltzarrean
Sopelako alkate Saioa Villanuevagaz batera Eusko Legebiltzarrean izan da Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, aste honetan. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrean erakundeen arteko bikoiztasunak aztertzeko sortutako batzordean izan ziren biak. Gaur egun hainbat arlotan emoten diren bikoztasunek gastua handitu eta kudeaketa zaildu besterik ez dutela egiten esan zuen Gorroñok. Horregatik, udalek autonomia handiagoa behar dutela eskatu dute alkateek. «Betebehar publikoen arloa ondo zehaztuta egon behar luke, eta izaera iraunkorra izan beharko luke». Bikoiztasun horrek orain zenbait konpetentziatan gastuak bikoiztea dakarrela esan zuen Gorroñok, «eta administrazioen lana be zapaldu egiten da». Udalen kasuan, administrazioen konpetentziak bikoiztea udal erakundeen kudeaketan eta aurrekontuak zehazterako orduan arazoak dakartzala dio Gorroñok. «Gaur egun lurralde mailako hiru maila daude: autonomia erkidegoa, lurralde historikoa eta herri erakundeak, eta udalak ziurgabetasun egoeran gaude, ez baitakigu zehatz gure betebeharrak zeintzuk diren». Horregatik, bikoiztasunen legea zehaztuko duen erreforma prezmiazkoa dela uste du Gernika-Lumoko alkateak. Urdaibai Biosfera Erreserba den heinean, jarduera ekonomikoen garapena bultzatzea bete beharreko premisa dela zaldu zuen Gorroñok, herritarrek bertan mantentze aldera. Hori, baina, ez da bete, Gorroñoren iritziz. «1984. urtean izendatu zuten Urdaibai biosfera erreserba, eta azken 27 urteetan Gernika-Lumon bakarrik 3.000 lanpostu baino gehiago galdu dira». Gaur egun herriko biztanleek lan egiteko kanpora joan behar izaten dutela [...]
Sopelako alkate Saioa Villanuevagaz batera Eusko Legebiltzarrean izan da Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, aste honetan. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrean erakundeen arteko bikoiztasunak aztertzeko sortutako batzordean izan ziren biak. Gaur egun hainbat arlotan emoten diren bikoztasunek gastua handitu eta kudeaketa zaildu besterik ez dutela egiten esan zuen Gorroñok. Horregatik, udalek autonomia handiagoa behar dutela eskatu dute alkateek. «Betebehar publikoen arloa ondo zehaztuta egon behar luke, eta izaera iraunkorra izan beharko luke». Bikoiztasun horrek orain zenbait konpetentziatan gastuak bikoiztea dakarrela esan zuen Gorroñok, «eta administrazioen lana be zapaldu egiten da».
Udalen kasuan, administrazioen konpetentziak bikoiztea udal erakundeen kudeaketan eta aurrekontuak zehazterako orduan arazoak dakartzala dio Gorroñok. «Gaur egun lurralde mailako hiru maila daude: autonomia erkidegoa, lurralde historikoa eta herri erakundeak, eta udalak ziurgabetasun egoeran gaude, ez baitakigu zehatz gure betebeharrak zeintzuk diren». Horregatik, bikoiztasunen legea zehaztuko duen erreforma prezmiazkoa dela uste du Gernika-Lumoko alkateak.
Urdaibai Biosfera Erreserba den heinean, jarduera ekonomikoen garapena bultzatzea bete beharreko premisa dela zaldu zuen Gorroñok, herritarrek bertan mantentze aldera. Hori, baina, ez da bete, Gorroñoren iritziz. «1984. urtean izendatu zuten Urdaibai biosfera erreserba, eta azken 27 urteetan Gernika-Lumon bakarrik 3.000 lanpostu baino gehiago galdu dira». Gaur egun herriko biztanleek lan egiteko kanpora joan behar izaten dutela azaldu zuen alkateak. Horregatik, inplikazioa eskatu zien parlamentariei.