Kerman Lejarraga morgatarrak Bizkaiko boxeo txapelketa irabazi du Welter pisuan
Kerman Lejarraga morgatarrak Bizkaiko boxeo txapelketa irabazi zuen welter pisuan (64-69 kilo bitartekoak), iragan asteburuan. Carlos San Jose Bizkaiko Federazioko presidenteak azaldu duenez, “nagusitasunez irabazi zuen txapela”. Presidentearen berbetan, Lejarraga etorkizun handiko boxeolaria da. “Oso adimentsua da, eta horrek asko lagunduko dio aurrerantzean”, nabarmendu du.
Bizkaiko txapelduna danez, hilaren 24an Euskadiko Txapelketa jokatu du morgatarrak. San Josek dioenez, “Lejarragak maila handia dauka, eta Euskadiko txapelketa irabazteko hautagaietako bat da”.