Hoberen apaindutako taberna sarituko dute Gernika-Lumon
Inauterietan taberna ondo apaintzeak saria izango du Gernika-Lumon. Izan be, Gernika-Lumoko Jai Batzordetik jakinarazi dutenez, inauterietan “hoberen apaindutako taberna” sarituko dute. Batzordeko kideek azaldu dutenez, “bariku gauez” herriko tabernetatik pasako dira, eta astelehenean erabakiko dute hoberen apainduta taberna zein izan den. Ostean, taberna irabazleak diploma bat jasoko du.