EILAS, LAB eta ELA sindikatuek elkarrekin, mobilizazioak deitu dituzte gaurko zerbitzu publikoan. Hain zuzen, krisi garaian zerbitzu publikoak murriztu beharrean horiek garatzeko eskatu dute sindikatuek eta langileek; gaur egungo krisi egoeran zerbitzu horien beharrizana handiagoa dagoelako. “Zerbitzu horiek garatu eta ahnditu beharrean, arduradun politikoek murrizketak egitea erabaki dute: hainbat herritar laguntzarik barik utziz, lanpostu publikoak suntsituz eta lan baldintzek txarrera egitea ahalbidetuz”.
Irakaskuntzan elkarretaratzeak egin dituzte gaur, eta hilaren 7rako be mobilizatzera deitu dute. Otsailaren 9rako, barriz, lau orduko lanuztea deitu dute sindikatuek.