Bilduk batzar irekia egingo du bihar, muxikarren beharrizanak ezagutzeko
Muxikako Bilduk batzar irekia egingo du bihar, herritarren beharrizanak ezagutzeko asmoagaz. Batzar irekia Kurtzero auzoko Zubietaerrota eraikinean egingo dute, eta 19:30ean hasiko da. Bileran Aitor Goldaraz herriko alkateak eta Bilduko gainontzeko zinegotziek parte hartuko dute.
Udaletik jakinarazi dutenez, muxikarrek “zer behar duten, eta zer gura duten” ezagutzeko antolatu dute batzarra. Izan be, Bilduren helburuetako bat muxikarrek herrigintzan parte hartzea da.