Eneko Gogeaskoetxearen estradizioa agindu du epaileak
Eneko Gogeaskoetxearen espainiaratzea onartu du Londreseko Westminster Auzitegiko epaile daphne Wickmanek. “Estradizioa agindu dut. Zazpi egun dituzu helegitea jartzeko”; hala jakinarazi dio bere erabakia busturiarrari, zberri agentziek jak...
Eneko Gogeaskoetxearen espainiaratzea onartu du Londreseko Westminster Auzitegiko epaile daphne Wickmanek. “Estradizioa agindu dut. Zazpi egun dituzu helegitea jartzeko”; hala jakinarazi dio bere erabakia busturiarrari, zberri agentziek jakinarazi dutenez. Gaur, arratsaldeko lehen orduan emon du epaileak sententziaren barri, eta Gogeaskoetxea bera be epaitegira eroan dute, preso duten Belmarsheko espetxetik.
Orain helegitea jartzeko aukera du defentsak. Estradizio eskaera aztertzeko abenduan egindako auzi saioetan Gogeaskoetxea ez espainiaratzeko arrazoiak azaldu zituen haren abokatu Edward Fitzgeraldek. Bere ustez, epaileak estradizioa ukatu beharko zukeen, Inglaterrako legediak onartzen ez dituen zenbait defekturengatik. Besteak beste, Gogeaskoetxearen kontrako akusazioak haren lehengusu Kepa Arronategiri inkomunikazio egoeran ateratako deklarazioetan oinarritzen direla argudiatu zuen Fitzgeraldek, eta Inglaterrako legeak ez duela holakorik onartzen.
Horrez gain, Espainiak luzatutako euroaginduetan irregulartasunak emon zirela esan zuen defentsaren abokatuak abenduko auzi saioan.