Ohorezko mailako liderrak dira bermeotarrak
Asteburuan Derioren aurkako partida 2-0 irabazita, Bermeo Ohorezko mailako liderra da bakardadean. Hamasei jardunaldi jokatu ostean, bermeotarrek33 puntu lortu dituzte, eta Somorrostro bigarren sailkatua bi puntura dute. Asteburuko partida jokatu aurretik Bermeo eta Derio lehenengo postuan bardinduta zeuden 30na puntugaz.
Liga amaieran, lehenengo sailkatua hirugarren mailara igoko da segituan, eta bigarrenak, bestalde, plau off-a jokatuko du.