Ampo Ordizia izango da basurdeen aurkaria kopako finalaurrekoan
Gernika-Lumoko basurdeek Errrege Kopako finalaurrekoak jokatuko dituzte, zapatuan VRAC talde gaztelarrari 27-8 (Valladolid; Espainia) gailendu ostean. Bertokoek «partida borobila» jokatu zuten, finalaurrekoetan egoteko txartela nagusitasunez irabaziz.
Finalaurrekoan derbi bati egin beharko diote aurre basurdeek. Izan be, Ampo Ordizia izango da aurkaria hurrengo kanporaketan. Joaneko partida urtarrilaren 28an jokatuko dute Urbietan, eta bueltako partida, bestalde, otsailaren 19an ordiziarren zelaian.