Hiru dimentsiotako filmak emoten hasiko da Lizeo Antzokia asteburuan
Hiru dimentsiotatako filmak eta digitalak ugalduz doazen sasoi honetan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak ez du atzean geratu gura izan eta, proiektagailu barria erosita, sistema horiekin filmatutako lanak emoten hasiko da asteburuan. Zehazki, El gato con...
Hiru dimentsiotatako filmak eta digitalak ugalduz doazen sasoi honetan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak ez du atzean geratu gura izan eta, proiektagailu barria erosita, sistema horiekin filmatutako lanak emoten hasiko da asteburuan. Zehazki, El gato con botas emongo dute hiru dimentsiotan, eta Mision imposible. Protocolo fantasma digitalean.
Udalak jakinarazi duenez, 80.000 euroko inbertsioa egin dute sistema barria ezartzeko. Dena den, orain arteko programazioa mantenduko dutela azaldu dute, helburua, beti be, «zerbitzuaren kalitatea hobetzea» baita.
Hiru dimentsiotako filmak nahiz digitalak ikusteko sarrera ohikoa baino garestiagoa izango da, baina zerbitzu hori eskaintzen duten beste areto batzuetakoa baino merkeagoa. Hain zuzen, 6 euro balioko du hiru dimentsiotako film bat ikusteko sarrerak. Film horiek ikusteko ezinbestekoak diren betaurreko bereziak Lizeo Antzokiko arduradunek banatuko dituzte sarreran, eta emonaldia amaitzean itzuli egin beharko dituzte erabiltzaileek.
Film digitalen kasuan, bestalde, gaur egungo prezioa mantenduko dute, 5 eurokoa. 11 urtez azpiko umeek lau euro ordaindu beharko dituzte.