Eneko Gogeaskoetxeak tramiteko auzi saioa izan du Londresko Westminster Epaitegian
Eneko Gogeaskoetxea busturiarrak tramitezko auzi saioa izan du gaur goizean Londresko Westminster Epaitegian. Bideokonferentziaz deklaratu du Gogeaskoetxeak bost minutu inguru iraun dituen saioan. Hilaren 23an jakingo da Espainiaratu egingo duten ala e...
Eneko Gogeaskoetxea busturiarrak tramitezko auzi saioa izan du gaur goizean Londresko Westminster Epaitegian. Bideokonferentziaz deklaratu du Gogeaskoetxeak bost minutu inguru iraun dituen saioan. Hilaren 23an jakingo da Espainiaratu egingo duten ala ez.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten Gogeaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua), Guardia Zibilak eta Londresko poliziak koordinatutako operazioan. Hamabost delitu egotzi dizkio Espainiak Gogeaskoetxeari, eta horiengatik guztiengatik eskatu du bere estradizioa.