Unai Hernandez atxilotu du Espainiako Poliziak
Unai Hernandez atxilotu du Espainiako Poliziak, Audientzia Nazionalaren aginduz. Bermeoko bizilagun izandakoa Santurtzin atzeman dute, han bizi baitzen azken aldian. 18/98 sumarioan auzipetu zuten Hernandez, Ekin atalean. Talde horretako kide izatea leporatu zioten, eta hamabost urteko kartzela zigorra egin zuen fiskalak harentzako. Hain justu, Auzitegi Nazionalak iazko urtarrilean ipini zion zigorra eta Gorenak abenduan berretsi zuen. Zazpi urteko kartzela zigorra betetzeko atxilotu dute gaur.