Maumeko Maiora Elkarteak irabazi du Mendatako Erregenetako Asto Proba Txapelketa. Asier Alegriak eta Jabi Elorduik gidatzen duten astoa erraz nagusitu zen, eta marka bikaina ezarrri zuen: 72 untze, laurden bat, eta 164 zentimetro. Marka horregaz, manta, garaikurra eta 400 euroko saria eroan zuten etxera irabazleek.
Bigarren saria be, Alegriak eta Elorduik gidatzen duten Maumeko beste asto batek irabazi zuen: Maumeko Gaztak. 69 untze eta erdi bat egin zituen Maumeko bigarren astoak. Podiumeko azkenengo lekuan, bestalde, Mañuko (Bermeo) Egia astoa sailkatu zen. Bermeoko astoak 67 untze egin zituen.
Manuel Intxausti Mendatako parte hartzale bakarra, bestalde, bostgarren postuan sailkatu zen, baina laugarrenagaz bardinduta. Laugarren eta bostgarren sailkatuek 66 untze egin zituzten.
Mendatako Erregenetako probetan hamalau astok parte hartu dute aurten, lau egunetan banatuta. Azkenengo saioa atzo jokatu zen, eta bertan egin zuen markarik onena Maiora Elkarteak.Ordura arte, Maumeko Gazta zegoen sailkapenaren buruan urtarrilaren 7an ezarritako markagatik.
Hamalau parte hartzaileetatik, zazpi Busturialdekoa izan ziren, eta beste bi Lea Artibaikoak. Lehenengo sei postuetan, gainera, bertoko sei parte hartzaile sailkatu ziren.
Sailkapena
- Maiora Elkartea (Maume; Muxika): 72 untze, laurden bat eta 164 zentimetro
- Maumeko Gazta (Maume; Muxika): 69 untze, erdi bat eta 60 zentimetro
- Egia (Mañu; Bermeo): 67 untze
- Alegria (Bermeo):66 untze
- Manuel Intxausti: (Mendata): 66 untze
- Mañukobenta: (Mañu; Bermeo): 64 untze
- Kepa Bibao: (Sondika): 61 untze eta 290 zentimetro
- Mikel Narbaiza: (Zalla): 58 untze
- Narbaiza: (Zalla): 54 untze, laurden bat eta 10 zentimetro
- Ordorika: (Lumo; Gernika-Lumo)
- Zubibarri (Berriatua): 53 untze, laurden bat eta 350 zentimetro
- Ibarrondos (Erandio Goikoa): 50 untze
- Igor Otaolea (Berriz): 47 untze, hiru laurden eta 386 zentimetro
- Argoitia Iñaki (Berriatua): 47 untze eta 217 zentimetro