Inamaren gaia aztertuko dute gaur Batzar Nagusietan
Muxikako Inama enpresak eta bertoko langileek bizi duten egoera eztabaidagai izango dute gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasuneko batzordekideek. Hain zuzen, Bilduk alde batetik, eta Euzko Abertzaleak taldeak bestetik aurkeztuko duten Arauz Besteko Proposamenak izango dituzte aztergai.