Estatu Batuetako zesta txapelketa garrantzitsuena jokatzeko aukeratu dute Beaskoetxea
Diego Beaskoetxea gernikarra, Orlando Citrus Tournament zesta punta txapelketa garrantzitsuena jokatzeko aukeratu dute. Beaskoetxeak hilaren 27an eta 28an jokatuko du Orlandoko (Florida; Estatu Batuak) txapelketa, eta binakako kinielan Enbil zumaiarra izango du bikotekide bezala. Hala, kontuan hartu beharreko bikotea izango da.
Citrus txapelketa 10 puntuko kiniela bakar batera jokatzen da, eta zortzi bikotek parte hartzen dute. Tantoa egiten duenak pilotalekuan jarraitzen du, eta tantoa galtzen duenak, bestalde, `kaiolan´ itxaroten du bere txanda heldu arte.
Mosu berean, aurrelarien eta aztelarien arteko kinielak be jokatuko dituzte parte hartzaileek.Kasu horretan, Beaskoetxea Estatu Batuetako aurrelaririk onenen kontra lehiatu beharko da.
Aurtengoa, denboraldi bikaina izaten ari da Beaskoetxearentzat. Citrus txapelketa jokatzeko aukera izateaz gain, udako denboraldian Daniako (Florida; AEB) Jai Alai pilotalekuan jokatutako kiniela txapelketan nagusitu zen gernikarra. Beaskoetxeak 26 kiniela irabazi zituen, udako aurrelari onena bihurtuz. Hain zuzen, bigarren eta hirugarren sailkatuek baino bost kiniela gehiago irabazi zituen.