Mendatako Erregenetako Asto Proba Txapelketa bihar hasiko da
Herri kirol zaleek aukera paregabea izango dute datozen egunetan. Gaurtik, datorren martitzenera arte, Mendatako Erregenetako Asto Proben Txapelketa jokatuko dute hamalau parte hartzailek.
Gaur,esaterako, Mañukobentaren (Mañu; Bermeo), Argoitiaren (Berriatua) eta Zubibarriren (Ziortza Bolibar) astoak lehiatuko dira Eleizalde auzoko probalekuan. Bihar, bestalde, Maumeko Gaztaren (Maume; Muxika), Mikel Narbaizaren (Zalla) eta Alegriaren (Bermeo) astoen arteko lehia ikusteko aukera egongo da. Asteburuko saioekin amaitzeko, etzi Ordorikaren (Lumo), Narbaizaren (Zalla), Igor Otaolearen (Berriz), eta Ibarrondosen (Erandio Goikoa) astoak lehiatuko dira. Lehenengo hiru saioak 18:00etan hasiko dira.
Erregenetako asto proben XLV. txapelketa martitzenean amaituko da, Manuel Intxaustiren (Mendata), Maiora Elkartearen (Maume; Muxika), Egiaren (Mañu; Bermeo) eta Kepa Bilbaoren (Sondika) astoen arteko lehiagaz. Azkenengo saioa 21:00etan hasiko da, eta amaitzean saria banaketa egingo dute.