Bigarren itzulia lidergoan hasiko dute Gernika Futbol Taldekoek
Gernika Futbol Taldeak lehenengo itzuli borobila egin du, eta lidergoan hasiko du bigarren itzulia. Partida bakarra galdu dute hemeretzi jardunalditan, eta 40 puntugaz hirugarren mailako lider sendoak dira. Zalla bigarren sailkatuak bi puntu gutxiago ditu, eta Laudio hirugarren sailkatuak, bestalde, lau puntu gutxiago ditu.
Bigarren itzuliko lehenengo partida etzi jokatuko dute, eta bolada onagaz jarraitu gura dute bertokoek. Izan be, garaipena lortuz gero, eroso jarraituko lukete lidergoan. Aurkaria Eibarko bigarren taldea izango da, eta norgehiagoka 17:00etan hasiko da Urbietako zeaian. Hala, etxeko zaleen babesa izango dute jokalariek.