Mendia eta abentura Goi Zaleren jardunaldietan
XVIII. Mendi eta Abentura jardunaldiak egingo ditu Goi Zalek datorren astean, eta bi berbaldi antolatu ditu. Pablo Zuazo eta Roberto Rodrigo izango dira Gernika-Lumon, euren esperientzia kontatzeko. Rodrigok, hain zuzen, lehenengoz azalduko du jendaurrean maiatzaren 22an Lhotse (8.516) mendian bizi izandakoa. Himalayako medi horretan zegoen Rodrigo, espedizioan, eta tontorra eginda bere emazte Isabel Garciagaz beherantza zihoala bidean geratu ziren. Oxigenorik barik zihoan Rodrigo, eta hainbat arazo izan zituen. Azkenean, mendi horretan zegoen beste espedizio batetako mendizaleek erreskatatu zuten Rodrigo. Hilaren 24an emongo du Roberto Rodrigo barakaldarrak Lhotse (8.516m): Mas alla de la cumbre izeneko hitzaldia. Goi Zaleren jardunaldiak, baina, azaroaren 22an hasiko dira. Egun horretan Pablo Zuazo izango da Gernika-Lumon, Grezia eta Pakistan bitartean bizi izandako abentura kontatzeko. Buscando el Asia Central: un viaje entre Grecia y Paquistan en una bicicleta prestada du izenburu Zuazoren berbaldiak. Hitzaldi biak Elai-Alai aretoan izango dira, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
XVIII. Mendi eta Abentura jardunaldiak egingo ditu Goi Zalek datorren astean, eta bi berbaldi antolatu ditu. Pablo Zuazo eta Roberto Rodrigo izango dira Gernika-Lumon, euren esperientzia kontatzeko. Rodrigok, hain zuzen, lehenengoz azalduko du jendaurrean maiatzaren 22an Lhotse (8.516) mendian bizi izandakoa. Himalayako medi horretan zegoen Rodrigo, espedizioan, eta tontorra eginda bere emazte Isabel Garciagaz beherantza zihoala bidean geratu ziren. Oxigenorik barik zihoan Rodrigo, eta hainbat arazo izan zituen. Azkenean, mendi horretan zegoen beste espedizio batetako mendizaleek erreskatatu zuten Rodrigo.
Hilaren 24an emongo du Roberto Rodrigo barakaldarrak Lhotse (8.516m): Mas alla de la cumbre izeneko hitzaldia.
Goi Zaleren jardunaldiak, baina, azaroaren 22an hasiko dira. Egun horretan Pablo Zuazo izango da Gernika-Lumon, Grezia eta Pakistan bitartean bizi izandako abentura kontatzeko. Buscando el Asia Central: un viaje entre Grecia y Paquistan en una bicicleta prestada du izenburu Zuazoren berbaldiak.
Hitzaldi biak Elai-Alai aretoan izango dira, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.