Zapatuetan kaleko giroa indartzeko asmoz eta sasoi batean herrian zegoen giroa berreskuratzeko asmoagaz, Pintxopote ekimena. Hala, zapatu honetatik hasita, potea eta pintxoa euro batean hartzeko aukera izango dute herritarrek, 19:00etatik 22:00etara, ekimenaren baitan dauden tabernetan. Era berean, jolas bat proposatu gura diete tabernariek herritarrei, baita sari «itzela» irabazteko aukera. Izan be, nekazal turismo batean egonaldia; bi lagunentzako afaria eta doaneko errondak zotz egingo dituzte. Tabernak Aterpe. JB. Zaplast. Zeppelin. Pixkat. Udalatx Ospa Lagun-Etxea. Arrano Irrintzi.
XVIII. Mendi eta Abentura jardunaldiak egingo ditu Goi Zalek datorren astean, eta bi berbaldi antolatu ditu. Pablo Zuazo eta Roberto Rodrigo izango dira Gernika-Lumon, euren esperientzia kontatzeko. Rodrigok, hain zuzen, lehenengoz azalduko du jendaurrean maiatzaren 22an Lhotse (8.516) mendian bizi izandakoa. Himalayako medi horretan zegoen Rodrigo, espedizioan, eta tontorra eginda bere emazte Isabel Garciagaz beherantza zihoala bidean geratu ziren. Oxigenorik barik zihoan Rodrigo, eta hainbat arazo izan zituen. Azkenean, mendi horretan zegoen beste espedizio batetako mendizaleek erreskatatu zuten Rodrigo. Hilaren 24an emongo du Roberto Rodrigo barakaldarrak Lhotse (8.516m): Mas alla de la cumbre izeneko hitzaldia. Goi Zaleren jardunaldiak, baina, azaroaren 22an hasiko dira. Egun horretan Pablo Zuazo izango da Gernika-Lumon, Grezia eta Pakistan bitartean bizi izandako abentura kontatzeko. Buscando el Asia Central: un viaje entre Grecia y Paquistan en una bicicleta prestada du izenburu Zuazoren berbaldiak. Hitzaldi biak Elai-Alai aretoan izango dira, 19:30ean, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak Busturiko garapen jasangarria bultzatzeko 60 proposamen ingururen barri emon du. Elkartetik jakinarazi dutenez, «Tokiko Agenda 21a oinarrizko tresna da ingurumen arloan eta herri mugimenduan aurrerapausoak emoteko». Hala, ezinbesteko tresna dela iritzita, Agenda 21a gauzatzeko «pausoak emotea» eskatu du. Zain Dezagun Urdaibaikoek azaldu dutenez, 2007an EAJk egin zuen ingurumen diagnosiagaz bat datoz, baina jarduera jasangarrien programa ez dute bidezko ikusten. Horregatik, udalak plana «barriro aztertzea» gura dute elkartekoek. Jasangarritasuna bilatzen duen benetako plan batek ordezkari politikoen eta teknikoen konpromisoa behar duela deritzote Zain Dezagun Urdaibaikoek. Izan be, horrela bakarrik eroan daitezke aurrera planak zehazten dituen proiektuak. Bestalde, herritarrek jasangarritasuna sustatzeko planari oniritzia emon ostean, Agenda 21ean aurrerapausoak emon beharko lirateke, elkartekoen ustez. Horrela, adostutako konpromisoak martxan jartzeko aitzakiarik ez litzateke egongo, herri jasangarri bat eraikitzeko. Proposamenak: Busturia osorako: Hazkunde urbanistikoa geratu hutsik dauden etxebizitzen kopurua bajatu arte. Herri ortu ekologikoak sustatzea ingurumen hezkuntzan aurrerapausoak emoteko. Udal beharginek egindako inausketak geratu, txarto egindakoak direlako. Herriko lorezaintza eredua aldatzea, bertoko espezieak lehenetsiz. Herbiziden eta kimika bidez sortutako produktu sintetikoen erabilera galarazi. Pausoak emon zabor bilketa selektiboaren alde . Energia erabileraren eredua aldatu, ingurumena kaltetzen ez duten neurriak hartuz. Uraren erabilera egokia egiteko neurriak hartu, legez kanpoko isurketak eta [...]
Kultura eta kirola uztartuko dituzten jardunaldiak egingo dituzte zapatuan, Mendatako Elizosteko kultur aretoan. 18:30etik aurrera, Bitoriano Gandiaga olerkari mendatarraren Gabon dut Anuntzio lanari buruz Pablo Agirrebaltzategik egin duen edizio kriti...
FINSA-Inama enpresaren arduradunekin batzarra egiteko aukera izan zuten Muxikako lantegiko beharginek martitzenean, Santiago de Compostelan (Galizia), eta enpresa ixteko erabakia berretsi zieten langileei. «Muxikako lantegiaren itxiera berehalakoa iza...
Mundakako Gazte Asanbladak batzarrera deitu ditu herritarrak. Bihar izango da bilera, 19:30ean. Besteak beste, aisia, jai batzordea, etxebizitza, lana, entsegu lokala eta herrian aparkatzea dira Gazte Asanbladako batzarretan mintzagai izango diren gaia...