Kirola eta kutura uztartuko dituzten jardunaldiak antolatu ditu Udalak
Kultura eta kirola uztartuko dituzten jardunaldiak egingo dituzte zapatuan, Mendatako Elizosteko kultur aretoan. 18:30etik aurrera, Bitoriano Gandiaga olerkari mendatarraren Gabon dut Anuntzio lanari buruz Pablo Agirrebaltzategik egin duen edizio kriti...
Kultura eta kirola uztartuko dituzten jardunaldiak egingo dituzte zapatuan, Mendatako Elizosteko kultur aretoan. 18:30etik aurrera, Bitoriano Gandiaga olerkari mendatarraren Gabon dut Anuntzio lanari buruz Pablo Agirrebaltzategik egin duen edizio kritikoa aurkeztuko dute. Sebastian Gartziak eta Ricardo Badiolak egingo dute aurkezpena. Olerkigintzan adituak dira biak, eta ondo ezagutzen dute Gandiagaren lana. Han izango dira, baita, Pablo Agirrebaltzategi, Pello Zabala eta Xabier Egaña.
Era berean, mendiaz ariko dira herriko mendizaleak. Annapurnan (Himalaya) bizi izandakoa kontatuko dute Iñaki Fernandezek eta Maria Mariezkurrenak. Bigarren hitzaldia Marimendi taldeko Arantza Zabalak emongo du. Mont Blanceko (Alpeak) Elbruseko (Kaukaso) eta Peruko Mendikate zuriko argazkiak eta bideoak erakutsiko ditu.