Inamaren itxiera “berehalakoa” izango dela esan diete enpresaren arduradunek langileei
FINSA-Inama enpresaren arduradunekin batzarra egiteko aukera izan zuten Muxikako lantegiko beharginek martitzenean, Santiago de Compostelan (Galizia), eta enpresa ixteko erabakia berretsi zieten langileei. «Muxikako lantegiaren itxiera berehalakoa iza...
FINSA-Inama enpresaren arduradunekin batzarra egiteko aukera izan zuten Muxikako lantegiko beharginek martitzenean, Santiago de Compostelan (Galizia), eta enpresa ixteko erabakia berretsi zieten langileei. «Muxikako lantegiaren itxiera berehalakoa izango dela esan ziguten», langileen ordezkari David Palaciosek azaldu duenez. Hori eskatzeko espedientea Gasteizen aurkeztuko dutela esan zieten enpresariek, «ez Madrilen»; eta instalazioen erabateko itxiera planteatuko dutela.
Hori dela eta, instituzioei erabateko inplikazioa eskatu gura diete Inamako langileek, «FINSA-Inamak aurkeztu behar duen espedientea onartu ez dezaten eta atzera bota dezaten ». Palaciosen esanetan, enpresaren arazoa ez da ekonomikoa, «jarduteko beharrezkoak diren ingurumen baimenik ez duela da arazoa, eta arazo ekonomikoa bigarren maila batekoa da».
Gainera, denbora gutxira enpresari jarduteko baimena kendu diezaioketela aipatu du Palaciosek, «eta orduan ezin izango dugu lanik egin».