‘Urrezko sudurra’ izateko finalera joango da Rementeria
Urrezko sudurra lortzeko lehiatuko da Jon Andoni Rementeria ekainean Madrilen (Espainian) egingo duten finalean. Kopa iluna aurrean duela, mundu osoko ardoen artean kopa barruan dagoena zein motatakoa den eta nongoa den asmatu beharko du sumillerak. Jo...
Urrezko sudurra lortzeko lehiatuko da Jon Andoni Rementeria ekainean Madrilen (Espainian) egingo duten finalean. Kopa iluna aurrean duela, mundu osoko ardoen artean kopa barruan dagoena zein motatakoa den eta nongoa den asmatu beharko du sumillerak.
Joan den astean, eguenean, Bilbon egin zuten finalaurrekoan sailkatu zen gernikarra finalerako. 50 sumiller inguru batu ziren Bilbon, eta denen artetik hamar sailkatu ziren. Oraindik beste bost finalaurreko egin behar dituzte 2012ko maiatzera bitartean: Santiago de Compostelan (Galizia); Valentzian (Herrialde Katalanak); Bartzelonan (Herrialde Katalanak); Madrilen (Espainia ) eta Malagan (Espainia).