Euriteen ondorioz urak gainezka egin du eskualdeko hainbat lekutan
Azken orduetan botatako euriak arazoak sortu ditu eskualdeko hainbat lekutan. Hainbat errepide itxita daude. Gernika-Lumon, esaterako, Kanpantxura doan bidea itxita dago; baita Errenterirako sarbidea eta Santa Anako atzeko parkinera doan bidea be. Kortezubi bidean, bestalde, etxebizitzetako garajeetara ura sartu da, eta autoak atera behar izan dituzte.
Erreka beteta dator orain, 23:00etan, eta 02:00etan da itsasgora. Udaltzainek esan dutenez, gainezka egin dezake Oka ibaiak, baina euri zaparradak baretuz gero, arriskurik ez dagoela azaldu dute.