Udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka dagoela salatu du Bilduk
Kudeaketa gardenagaz konpromisoa hartu zuela eta, Udalaren egoeraren barri emoteko jendaurreko agerraldia egin du Bermeoko Bilduk. Besteak beste, 2011ko udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka aurkitu dutela salatu dute Idurre Bideguren alkateak eta zenbait zinegotzik. Horrez gain, Bermeoko Udalaren baitako Beruala S. A. elkarteak, orotara, 13.000.000 euroko zorra daukala be azaldu dute. Nabaritu dituzten desorekei dagokienez, aurrekontuan hainbat gastu agertu ez izana salatu dute; Lamerako behegainarena (873.795 euro), Almikako bidearena (200.000 euro), Zaharren egoitza pribatuari prestakuntza ikastarorako emondakoa (149.000 euro), Lanbide Hastapenarena (113.575 euro), Uemarekiko zorra (lehen, 36.000 euro; orain adostutakoa, 23.425 euro), telefonoa, gasa eta argindarra bezalako gastu arruntena (180.000 euro) eta Mañuko idi probena (27.180 euro), kasurako. Horren ondorioz, desoreka ia bi milioi eurokoa dela nabarmendu dute. Beruala elkarteak egun bizi duen egoera be izan zuten hizpide Kafe Antzokira hurbildutako herritarren aurrean. Beruala (Bermeoko Urigintza Barriztatzeko Elkartea) alde zaharrari bizitasun handiagoa emoteko sortu zala gogorarazi zuten. Baina, Berualaren gaur egungo egoera ekonomikoak aho zabalik utzi zituen asko eta asko; izan be, Berualak gaur egun 13.000.000 euroko zorra duela jakinarazi zuten. «Alarma faltsuak» sortzea leporatu dio Bermeoko EAJk koalizioari Bilduk Udalaren egoera ekonomikoaren errepasoa eginda, koalizioaren jokabidea kritikatu du EAJk, asmo bakarra «herritarrak engainatzea» eta «alarma faltsua sortzea» izan [...]
Kudeaketa gardenagaz konpromisoa hartu zuela eta, Udalaren egoeraren barri emoteko jendaurreko agerraldia egin du Bermeoko Bilduk. Besteak beste, 2011ko udal aurrekontuan 1.843.555 euroko desoreka aurkitu dutela salatu dute Idurre Bideguren alkateak eta zenbait zinegotzik. Horrez gain, Bermeoko Udalaren baitako Beruala S. A. elkarteak, orotara, 13.000.000 euroko zorra daukala be azaldu dute.
Nabaritu dituzten desorekei dagokienez, aurrekontuan hainbat gastu agertu ez izana salatu dute; Lamerako behegainarena (873.795 euro), Almikako bidearena (200.000 euro), Zaharren egoitza pribatuari prestakuntza ikastarorako emondakoa (149.000 euro), Lanbide Hastapenarena (113.575 euro), Uemarekiko zorra (lehen, 36.000 euro; orain adostutakoa, 23.425 euro), telefonoa, gasa eta argindarra bezalako gastu arruntena (180.000 euro) eta Mañuko idi probena (27.180 euro), kasurako. Horren ondorioz, desoreka ia bi milioi eurokoa dela nabarmendu dute.
Beruala elkarteak egun bizi duen egoera be izan zuten hizpide Kafe Antzokira hurbildutako herritarren aurrean. Beruala (Bermeoko Urigintza Barriztatzeko Elkartea) alde zaharrari bizitasun handiagoa emoteko sortu zala gogorarazi zuten. Baina, Berualaren gaur egungo egoera ekonomikoak aho zabalik utzi zituen asko eta asko; izan be, Berualak gaur egun 13.000.000 euroko zorra duela jakinarazi zuten.
«Alarma faltsuak» sortzea leporatu dio Bermeoko EAJk koalizioari
Bilduk Udalaren egoera ekonomikoaren errepasoa eginda, koalizioaren jokabidea kritikatu du EAJk, asmo bakarra «herritarrak engainatzea» eta «alarma faltsua sortzea» izan direla azalduta. Bermeoko EAJk azaldu duenez, «erakunde publikoetan gastuak beti dira sarrerak baino handiagoak» eta, beraz, jeltzaleen ustez, egoerak «ez du inor ikaratu behar». Diotenez, Udalak jasotzeko dituen sarrerak izeneko kapitulua falta zen Bilduren aurkezpenean, Babeseko etxeen salmenta, Umproren eta Zalloren fabrika barriaren kitapena eta Izartu programaren diru laguntzak aipatuz.
Horrez gain, Bilduren jendaurreko agerraldia «antzezpentzat» jo du EAJk. «Antzezpen» horren izateko arrazoia «bost hilabetetan erakutsitako gaitasunik eza eta programafalta estali beharra» dela deritzo EAJk. Halaber, udal tasa eta prezio publikoetan iragarritako igoera justifikatu beharra daukala be uste du alderdi jeltzaleak. «Horretarako guztirako herritarrak engainatzea hartu dute jokabidetzat».
EAJren ustez, «derrigorrezkoak ez diren alarma faltsuak» sortu beharrean, konponbideak jarrri beharko lituzke Bilduk mahai gainean, «egon badaude-eta». Oposizioan egonda, EAJk «arduraz» jokatuko duela esan dute, «herritarren interesak defendatuz, eta horien aurka doazen jokabide guztiak salatuz».