6.200 eurotan erosi du Katxik gazta irabazlea
6.200 eurotan erosi du Morgako Katxi jatetxeak gaurko azokan irabazle izan den gaztaren erdia. Ez da iazko errekorra gainditu; 2010ean 7.700 eurotan erosi baitzuen Mungiako Taskas jatetxeak gazta erdia. Elgoibarreko Mausitxarena izan da gaur enkantera atera duten lehen saria. Gaztaz gain, azokako sariak be banatu dituzte 14:00etan, Merkurio iturrian. Eskualdekoen artean, Mari carmen Alzibar gernikarrak lehenengo saria hartu du loren atalean. Txilar ezti onenaren saria, barriz, Kortezubiko Jabier Larrinagak hartu du. Hainbat izan dira eguraldi ona aprobetxatu eta azokara hutsik egin gura izan ez dutenak, eta goizean goiz etorri da kanpotik jendea. Bihar jaieguna izanik, dagoeneko gainezka dago herria. Udaltzaingoak emondako datuen arabera, 100.000 lagun baino gehiago batuko dira gaur Gernika-Lumon. “Herriko aparkalekuak beteta daude, eta jende asko ari da heltzen trenez eta autobusez”. Herrira autoz heltzeko be arazoak daude. “Auto ilarak Autzaganeraino heltzen dira”. Iaz baino postu gutxiago ipini dituzte aurten Urriko Azken Asteleheneko azokan. 2010ean 355 izan baziren, 277 dira aurten Gernika-Lumoko kaleak hartu dituztenak. Halanda be, dauden postuetako saltzaileek eguraldi ona eta jai bezpera izatea igarri egiten dela aipatu dute eta, esan dutenez, jendea aurreko urteetan baino goizago hasi da postuetara hurbiltzen eta erosten. 09:00etan zabaldu dituzte postuak: barazkiak; artisauen produktuak; kontserbak; gazta; ogia eta euskal pastela; [...]
6.200 eurotan erosi du Morgako Katxi jatetxeak gaurko azokan irabazle izan den gaztaren erdia. Ez da iazko errekorra gainditu; 2010ean 7.700 eurotan erosi baitzuen Mungiako Taskas jatetxeak gazta erdia. Elgoibarreko Mausitxarena izan da gaur enkantera atera duten lehen saria.
Gaztaz gain, azokako sariak be banatu dituzte 14:00etan, Merkurio iturrian. Eskualdekoen artean, Mari carmen Alzibar gernikarrak lehenengo saria hartu du loren atalean. Txilar ezti onenaren saria, barriz, Kortezubiko Jabier Larrinagak hartu du.
Hainbat izan dira eguraldi ona aprobetxatu eta azokara hutsik egin gura izan ez dutenak, eta goizean goiz etorri da kanpotik jendea. Bihar jaieguna izanik, dagoeneko gainezka dago herria. Udaltzaingoak emondako datuen arabera, 100.000 lagun baino gehiago batuko dira gaur Gernika-Lumon. “Herriko aparkalekuak beteta daude, eta jende asko ari da heltzen trenez eta autobusez”. Herrira autoz heltzeko be arazoak daude. “Auto ilarak Autzaganeraino heltzen dira”.
Iaz baino postu gutxiago ipini dituzte aurten Urriko Azken Asteleheneko azokan. 2010ean 355 izan baziren, 277 dira aurten Gernika-Lumoko kaleak hartu dituztenak. Halanda be, dauden postuetako saltzaileek eguraldi ona eta jai bezpera izatea igarri egiten dela aipatu dute eta, esan dutenez, jendea aurreko urteetan baino goizago hasi da postuetara hurbiltzen eta erosten.
09:00etan zabaldu dituzte postuak: barazkiak; artisauen produktuak; kontserbak; gazta; ogia eta euskal pastela; tresneria eta makinak; eztia; fruta; txakolina; sagardoa; lorak eta landarak; arrautzak eta esnekiak daude saltzen.
Barazkiak Juan Calzada kalean daude, eta gazta be erosi ahal izango da kale horretan; baita Artekalen eta Industria kalean be. Ogia eta euskal pastelaren postuak Juan Calzadan, Industrian eta Artekalen ipini dituzte. Fruta, barriz, Ocho de Enero kalean ipini dute. Txakolina eta sagardoa, bestetik, Artekalen ipini dituzte saltzen.
13:30ean egingo dute sari banaketa Merkurio iturrian, baina bertsolarien saioa izango da lehenago, 12:00etatik aurrera: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihane Enbeita izango dira oholtza gainean.
Gaztaren enkantea be egingo dute Merkurio iturriaren aurrean, sari banaketagaz batera.
Arratsaldean kirola
Arratsaldean, barriz, zesta-punta partidak, idi probak eta eskupilota partidak izango dira. 17:00etan hasiko dira zesta-puntakoak, Jai Alai frontoian; 17:30ean idi probak, Lorategietako probalekuan, eta 18:00etan eskupilotakoak, Santanape kiroldegian.