Ordubeteko lanuzteak egingo dituzte Inamako langileek
Muxikako Inama lantegiko beharginek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte datozen asteetan, eta eguaztenean egingo dute horietako lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara. Lehenengo elkarretaratzea enpresaren aurrean egingo dutela jakinarazi du langileen komit...
Muxikako Inama lantegiko beharginek ordubeteko lanuzteak egingo dituzte datozen asteetan, eta eguaztenean egingo dute horietako lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara.
Lehenengo elkarretaratzea enpresaren aurrean egingo dutela jakinarazi du langileen komiteko ordezkari David Palaciosek. Azaroaren 2an egingo dute ordubeteko hurrengo lanuztea, eta azaroaren 7an eta 14an egingo dituzte beste biak, ordu berean. «Lanuzteak eginez langile guztiek daukate protestetara joateko aukera», azaldu du Palaciosek.
Eusko Jaurlaritzagaz batzarrak izateko zain daude Inamako langileak, eta bitartean beraien arazoa kalera ateratzeko asmoa agertu dute. Hurrengo astelehenean, esaterako, Gernika-Lumon izango dira, Urriko Azken Asteleheneko Azokan informazioa banatzen.
Galizara bi eguneko bidaia be antolatu gura dute, hango lantegikoei Muxikako beharginek bizi duten egoera azaltzeko. «Bidaia hori egiteko be bi eguneko lanuztea deitzeko aukera aztertzen ari gara».
Era berean, txanda aldaketarako orduan be elkarretaratzeak egiten ari dira Inamako langileak, 13:30etik 14:30era.