Beste behin, Alakrana atunontzia erasotzen saiatu dira piratak
CEPESCA Arrantzaren Espainiako Konfederazioak adierazi duenez, beste behin, piratak Alakrana atunontzia erasotzen saiatu dira gaur goizean, Ozeano Indikoko uretan, Somaliako kostatik 300 millatara. CEPESCAkoen esanetan, atunontziko segurtasun pribatuko...
CEPESCA Arrantzaren Espainiako Konfederazioak adierazi duenez, beste behin, piratak Alakrana atunontzia erasotzen saiatu dira gaur goizean, Ozeano Indikoko uretan, Somaliako kostatik 300 millatara.
CEPESCAkoen esanetan, atunontziko segurtasun pribatuko langile armatuek segurtasun protokoloa bete dute piraten ontzia eurengana zioala ikusi dutenean. Segurtasun pribatuko langileek tiro egin dute eta orduan, piratek erasoa bertan behera utzi dute. Eroso saiakera horretan ez dela zauriturik izan adierazi dute CEPESCAkoek.
Maria Santos CEPESCAko komunikazio zozendariak azaldu duenez, “ez da harritzekoa gaur goizean gertatutakoa”; izan be, Alakrana izan den inguru berean, Frantziako beste bi ontzi erasotu zituzten piratek joan den asteburuan. Izan be, montzoi-eurien arteko aldia dela baieztatu du Santosek, eta, horrelakoetan, tankera honetako gertakariak ohikoagoak izaten direla dio.
Gaur, barriz erasotzen saiatu diren Alakrana atunontzia 47 egunez bahituta izan zuten 2009ko urrian, Sonmaliako piratek. Geroztik, Ozeano Indikoan lanean dabiltzan ontzien barruan segurtasun pribatuko langileak eroaten dituzte, piraten erasoak ekiditzekotan.