“Interesatutako zaletasuna da niretzat idaztea”
Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du. Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan? Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute. Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori? Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako [...]
Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du. Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan? Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute. Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori? Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako teoria zientifikoetan. Historian zehar sortutako hainbat enigmaren azalpena emoten, eta horiei benetako esanahi sinesgarria emoten saiatu naiz. Gizakiaren jatorriaren eta patuaren azalpena emoteaz arduratu naiz. Nondik datortzu liburuaren ideia? Ez nuen liburua idazteko asmorik; nire emazteagaz egindako apustu batengatik hasi zen dena. Hain zuzen be, nire emaztea irakurtzen zegoen liburua baino entretenigarriagoa egingo nuela esan nion, eta berak ezetz. Afari bat jokatu genuen. 20 orri idatzi nituen, eta hortik, azkenean, 800 orri. Hasieran ideia bat nuen buruan, eta azkenean, beste bat izan dut. Nik, idaztekotan, film baten gidoia idatziko nuke. Eleberri bat baino, gidoi original bat idaztea zen nire asmoa. Baina idazten joan nazen heinean buruan neukan ideia aldatzen joan da. Zazpi urte behar izan ditut liburua kaleratzeko; bi urte liburua bera prestatzen igaro baititut; alegia, zuzentzen, aldaketak egiten... Bloga be sortu dut - www.elarquitectodeltiempo.com- eta horretan be igaro dut denbora. Argitaletxekoei erakutsi nien 20.000 bisitari izandako bloga, eta hori ikustean harrituta geratu ziren; horregatik deitu naute hain epe laburrean.